XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Roland jauna berehalaxe etorriko duk eta gorde ezak - esan zion.

- Latinezko hitz hauek itzultzeko eskatu behar zionagu - esan zion Julenek.

- Ez, hori ez!- oihu egin zuen Gorkak -.

Ezin zioagu sekreturik azaldu.

- Horretarako kapaz al haiz? - Beno.

- Sekretua ulertzea nahi dinagu, ez da?- esan zion Julenek -.

- Ez zeukanagu non aurkitu dugun esan beharrik, hitz eta seinaleen berri bakarrik eskatuko zionagu.

- Gure sekretua ulertzeko guk haren jakinduria erabiltzea ez dinat uste sekretua azaltzea denik.

- Ez nian uste horrelakoa hintzenik - esan zion Gorkak -.

- Eta hitz horien esanahiaren berri galdetzen dioanean ez duk dena azken muturreraino jakin arte geldituko, ikusiko duk! Oso tipo muturluzea duk.

- Zergatik esaten dun hori? Nik ez dinat ba oraindik horrelako gauzarik somatu.

- Ba nik atzo, inor ez zegoen batean, nire aitaren langela miatzen ikusi nian - esan zuen Gorkak -.

- Berak ez ninduan ni ikusi.

- Baina ni Timekin leiho atzean makurtua nengoan.

- Bazter guztiak ikusmiratzen ari huen.

- Badakin hire aitaren lanarekin oso interesaturik dagoela - esan zion Julenek -.

- Bere langelan begiradatxo bat botatzeak ez zeukan inolako garrantzirik.

- Oso lagunak ditun hire aita eta biak.

- Izan ere hi Roland jaunaren aurka beti zer asmatuko ari haiz.

- Nahikoa duzue - esan zien Dikek -.

- Gaur Gabon bezpera duk eta ez diagu eztabaida gehiagoren beharrik.

Une hartantxe sartu zen gelan irakaslea.

- Kaixo! Oso lanpetuak aurkitzen zaituztet!- esan zuen aurpegi irribartsuz -.

- Gabon-agurrak egitea hain nekeza gertatzen al zaizue ala?.